"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Ekaitz batean, tximista batek jo egingo du Ada; horren eraginez, birkonfigurazio fisiko eta psikikoa izango du. Ageriko ondorioez gain, kontrolatu ezin dituen sintoma arraro batzuek artegatu egingo dute Ada: ikusmen- eta entzumen-haluzinazioak, deskarga elektrikoak eta aldi baterako nahasteak, protagonista lehengo bizitzatik aldenduko dutenak azkenik. Ukitutako pertsona talde batean eta horien konfiantza itsua duen mediku batengan aurkituko du babesa Adak, eta elektrofiliarako bidea itzulerarik gabeko bidaia izango da.