"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
David jaio zeneko hirira itzuli da, Brasilera, zinema-jaialdi batean film bat aurkeztera. Iristean, herrialdean covid-19aren pandemia azkar zabaltzen hasi dela ikusiko du. Konfinamendua agindu, jaialdia bertan behera geratu eta Daviden itzulera-hegaldia bertan behera geratuko da. Bakarrik, Davidek ez du non geratu eta bere aitarengana −Geraldorengana− hurbiltzea beste aukerarik ez du ikusiko. Hamar urtetik gora darama Davidek bere aita xelebrearekin hitz egin gabe. David Geraldoren apartamentura iristen denean, gauza bitxiak hasiko dira gertatzen.