"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Aitaren −Pearson erreberendoaren− fede itsuak harrapaturik, Lenik lagundu egiten dio bere misio ebanjelikoan. Garrantzi txikiko istripu bat izan eta El gringo izeneko gizon baten tailerrean gelditu beharko dute. Erreberendoa Tapiocaren −mekanikariaren semearen− arima salbatzearekin obsesionatzen denean, Lenik bere patua onartzeko unea iritsi dela jakingo du.