"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Clara hiritik urrun doa aldirietarako familia-bidaia batean. Tragediaren gauean República Cromañón establezimenduan egon zen haurtzaroko lagun baten (Martina) mezua jasoko du. Amatasunaren ideiari lehentasuna ematen dio Martinak. Oraina eta errealitatea ardatz hartuta, Whatsappeko audioen, etxeko bideoen eta familiarteko otorduen bidez, protagonistak bere nerabezaro propioa eta bere lagunena sakonki berrikusiko ditu krisiak eta tragediak suntsitutako hiri batean.