"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Ximena psikiatra arrakastatsuak alaba nagusi Tamararen ezusteko bisita izango du, aspaldian elkar ikusi gabe egon ondoren. Komunitate espiritual batean egon da Tamara, eta egonaldi horrek zeharo aldatu eta aldendu du. Tamarak amaren etxean aterpea hartzen duen bitartean, ikerketa bat abiarazi da Tamararen haurtxo jaio berria inguruabar bitxietan desagertu dela-eta sekta horren barnean. Justizia zein Ximena haurtxo desagertuarekin zer gertatu den argitzen saiatuko dira.