"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Bogota, 1996. Herritarrak izututa daude, iristear den ilargi-eklipse batean deabrua iritsiko delaren zurrumurrua zabaltzen ari delako. Mila nerabe asaldatua gertatzen zaion guztia seinale gisa ikusten hasiko da. Inguruan duen munduak kaltegarriagoa dirudi eta bera ere aldatzen ari dela sentitzen du Milak.