"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Yoselik Eiffel dorreko tatuaje bat du bizkarrean, eta Ezeizako aireportuan atxilotu zuten droga-trafikoa egotzita. Nacho trans mutil bat da, iruzur egiteagatik atxilotu eta kartzelan rock talde bat sortu zuena. Emakumeen kartzelan bertan egon ziren espetxeratuta, baina ez zuten elkar ezagutu filma egin arte. Reas dokumental-musikal bat da, askatasunaz gabetu ziren pertsonak protagonista dituena. Caserosen antzinako kartzelan, iraganeko bizitzako eszenak berregiten eta etorkizuneko bizitza musikal baten eran irudikatzen dute, non beraiek abesten, dantzatzen eta antzezten duten.