"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Flamenko talde bat Bogota hiriaren gainetik aritu da hegan azken egunotan. Inork ez daki nondik datozen txoriak: zalantzarik gabe, galdu egin dira. Julián ere galduta dago: call center batean lanean eman ditu azken bost urteak, pilotu automatikoa jarrita zuela, eta bizitzatik deskonektatuta sentitzen da. Lanean dei misteriotsu bat jaso eta desagertu egingo da protagonista arrastorik utzi gabe. Filmak Juliánek Bogotan emandako azken egunen arrastoari jarraitzen dio, beretzat esanguratsuak diren pertsonekiko harremanak eta ahanzturarako azken bidaia.