"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Azkenean, emakumeen ahotsa entzuten hasi da zineman. Atzoko eta gaurko emakumezko euskal zinemagileak protagonista dituen eta gaiaren ikuspegi unibertsala erakusten duen dokumental honekin ospatu dugu. Emakumezko hiru urpekarik gidatu egingo gaituzte beren filmen gaietatik, euren begiradatik, ametsetatik, aurrera ateratzeko ahaleginengatik eta, batez ere, zinemari eta gizarteari egindako ekarpenetik. Aitzindariak ezagutu eta zinema-jaialdietan arrakasta izaten ari diren zinemagile beterano eta gazteen lanekin harrituko gara.