"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Zortzi urteko Cocók ez ditu betetzen besteen itxaropenak, eta ez du ulertzen zergatik. Inguruko guztiek Aitor deitzen diote behin eta berriz, baina izen horrekin ez du bere burua ezagutzen. Bere ama Anek oporrak aprobetxatuko ditu bere hiru seme-alabekin familiaren etxera joateko; hor bizi dira bere ama Lita eta bere izeba Lourdes, erleen hazkuntzari hertsiki lotua. Uda horretan bizitza aldatuko zaie, eta oso desberdinak diren hiru belaunalditako emakume horiek euren zalantza eta beldurrei aurre egin beharko diete.