"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
L'île rouge / Red Island filmak Madagaskarren kokatzen gaitu 70eko hamarkadaren hasieran, Frantziako armadaren azken aire-baseetako batean; hor, militarren familiek kolonialismoaren azken astinaldiak bizi dituzte. Fantômette heroi ausartaren kontakizunak etengabe irakurtzen dituen 10 urteko mutikoa da Thomas, eta liluraz begiratzen dio inguruan duen guztiari, mundua pixkanaka beste errealitate batera zabaltzen den bitartean.