"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Isaíasek bizitza neketsua du, seme-alabak zaindu behar baititu parkean, bere arkitektura-estudioan lan egiteaz gain. Nico lankidearekin kexatzen da horretaz. Edonon dagoela ere, Isaíasi iruditzen zaio ez dagoela behar lukeen lekuan. Eta bere emazte Ainhoarekin dagoenean, antzeman egiten zaie haurrak zein nekagarriak diren hain txikiak direnean. Parkean, Soniarekin −beste haur baten amarekin− adiskidetuko da. Seme-alabak haztea eta helduen bizitzari ekitea hain erraza ez dela −eta ez dela sekula erraza izan− erakutsiko dio hark.