"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
2023ko irailaren 29an, Donostia Zinemaldiaren 71. edizioan antolatutako hizketaldien barruan, Artur Tort argazkigintza- eta muntaketa-lanari buruz mintzatu zen Tabakalerako zinema-aretoan. Tortek Albert Serra zinemagilearekin lan egin ohi du, eta biek elkarlanean egindako azken obrak (Tourment sur les îles / Pacifiction, 2022) argazki onenaren César Saria eraman zuen.