"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
2023ko irailaren 26an, Donostia Zinemaldiaren 71. edizioan, Deborah Williamsek ikus-entzunezko sektoreko aniztasunak duen balioaz hitz egin zuen Tabakalerako Z aretoan. Williams Creative Diversity Network taldeko zuzendari exekutiboa da, eta 30 urte baino gehiago daramatza telebistan, zineman eta antzerkigintzan lanean, bai eta kultura- eta sormen-industrietan orokorrean politikak garatzen ere; Williamsek diseinatu zituen BFIren aniztasun-estandarrak eta Arts Council England taldeko berdintasun-analisirako prozesua.