"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
2023ko irailaren 25ean, Nesteko ikasleak Christian Petzoldekin elkartu ziren Tabakalerako zinema-aretoan. Zinemagile germaniarra Phoenix (2014) filmarekin lehiatu zen Sail Ofizialean eta FIPRESCI saria eskuratu zuen. 71. edizioan Donostiara itzuli zen eta Berlinalen Epaimahaiaren Sari Nagusia irabazi zuen Roter Himmel / Afire filma Perlak sailean aurkezteaz gain, epaimahai ofizialeko kide ere izan zen.