"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Kitty Green australiarrak The Assistant (2019) zuzendu zuen eta aurten Urrezko Maskorra irabazteko lehiatu da Donostia Zinemaldiaren 71. edizioan The Royal Hotel (2023) filmarekin. 2023ko irailaren 25ean hizketaldi bat eskaini zuen Tabakalerako Z aretoan, non Casting JonBenet (2017), The Face of Ukraine: Casting Oksana Baiul (2015) eta Ukraine Is Not a Brothel (2013) dokumentalen errealizadoreak zinemaren botere eraldatzaileari buruz hitz egin baitzuen.