"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Minerva Campos, Violeta Kovacsics eta Aida Vallejo dira egunotan José Ángel Herrero-Velarde beken bigarren deialdian parte hartu duten hiru ikertzaile berriak. Alde batetik, Campos Zinemaldiak Zinema Ekoizleen Elkarteen Nazioarteko Federazioarekin (FIAPF) izandako harremana ikertzen ari da; bestetik, Kovacsics Trantsizioko zinema eta urte haietan Zinemaldiak zituen erronkak eta zailtasunak aztertzen ari da; eta, azkenik, Vallejo Zinemaldiaren historia soziokulturala aztertzen ari da, berau garatzen den espazioen azterketaren bidez.