"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
2023ko irailaren 28an, Lila Avilés zinemagile mexikarrak eskola magistrala eskaini zuen Tabakalerako zinema-aretoan. Bertan aurkeztu zuen Horizontes Latinos sailean programatutako Totem, bere bigarren film luzea, aurretik Berlinalen lehiatu zena. Avilések bere lehen filma, La camarista / The Chambermaid (2018), New Directors-en aurkeztu zuen, eta aurten Nest The Mediapro Studio Sariaren epaimahaiburua izan da Donostia Zinemaldiaren 71. edizioan.