"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
2023ko irailaren 26an, Raven Jacksonek eskola magistrala eman zuen Tabakalerako zinema-aretoan. Estatu Batuetako zuzendaria, 2018an Nesten Nettles film laburrarekin parte hartu zuena, Donostiara itzuli zen 71. edizioan All Dirt Roads Taste of Salt film luzea aurkezteko. Bere lehenbiziko lan luzearen estreinaldia mundu osoan izan zen, Sundanceko U.S. Dramatic Competition sailean, eta bere proiektu-fasean Ikusmira Berriak egonaldien programan parte hartu zuen.