"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Little Spain ekoiztetxeko Cris Trenas, Rogelio González eta Santos Bacana zuzendariek eta C. Tangana artistak, Esta ambición desmedida / This Excessive Ambition (Belodromoa) lanaren protagonistak, proiektu dokumental honetan murgiltzera bultzatu dituen sormen-prozesuaz hitz egin zuten, baita horiek sortzeko mugez edo mugarik ezaz ere. 2023ko irailaren 30ean izan zen hizketaldia, Tabakalerako zineman, Donostia Zinemaldiaren 71. edizioan.