"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Endika Reyk, Neus Sabaték eta Felipe Cabrerizok bi aste igaro dituzte ARTXIBOAn, Donostia Zinemaldiko artxiboan, euren ikerkelanak gauzatzen. Donostia Zinemaldiak eta Elías Querejeta Zine Eskolak antolatutako eta Gipuzkoako Foru Aldundiak sustatutako José Ángel Herrero-Velarde beka lortu duten lehen hiru pertsonak dira. Zinemaldian egondako zuzendari berrien lanak, sozialismoaren eragin-eremuko herrialdeetako zinema eta Josefina Molina, Pilar Miró eta Cecilia Bartolomé Donostian berriz elkartu zireneko unea aztertzen ari dira, hurrenez hurren, beken lehen deialdian.