"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Antxon Eceiza zinema-kritikaria eta Nuevo Cine Español joerako ordezkari garrantzitsua izan zen; Donostia Zinemaldian hainbat ardura izan zituen; 'Ikuska' dokumental-sorta ekoiztu eta, besteak beste, 'Ke arteko egunak' filma zuzendu zuen; euskaraz egindako zinemaren aitzindaria izan zen, zinemagilea eta eragilea aldi berean… Baina hil eta 12 urtera, zuzendari 'maldito' ala gaitzetsitakoaren etiketari lotuta jarraitzen du donostiarrak. Zergatik? Kapitulu honetan galdera horri eta beste hainbat konturi erantzuna ematen saiatuko dira Maialen Beloki Zinemaldiko zuzendariordea, Irati Crespo Artxiboko lankidea eta Beñat Sarasola ikerlari eta irakaslea. Horretarako, Euskadiko Filmategian gordetzen den Eceizaren artxibo pertsonaletik hiru dokumentu hautatu dituzte.