"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
IBAIA Ikus-entzunezkoen Euskal Ekoizle Burujabeen Elkartearen ekimenez “Guía contable y fiscal de la industria del cine y audiovisual. Vol. II” liburua aurkeztu zen atzo Zinemaldiaren eremuan.
Aurkezpenean, Estatuko Ogasuneko ikuskatzaile José Manuel Lizanda Cuevas, Xavier Atance Yagüe editore eta ekoizlea eta Marian Fernández PIAFeko lehendakari eta argitalpenerako erakunde laguntzaile gisa egon dira.
Bertan, ikus-entzunezko sektoreko kontabilitate- eta zerga-arazo garrantzitsuenak aztertu dira. Horretarako, Espainiako ikus-entzunezko produkzioentzako pizgarri fiskalen azterketa eta horien optimizazioa azpimarratu dira, finantzaketa-kontratua erabiliz, bai eta Espainiako produkzio-etxeek atzerriko ikus-entzunezko produkzioei egindako onura fiskalak ere.
Halaber, ikus-entzunezko prozesuaren hainbat alderdi eta fasetan eta ikus-entzunezko komunikazioaren beste sektore batzuetan adituak diren profesionalek idatzitako edukiak sartzen dira liburuan.
S.B.