"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Telmo Irureta Uria
PRESIDENTE
Donostiako Arte Eszenikoen Tailerrean interpretazio-ikasketak egin zituen Telmo Iruretak. Ikusentzunezko lanak idatzi eta zuzendu ditu, eta hainbat filmetan protagonista gisa egin izan du lan. Besteak beste, gizonezko aktore berri onenaren Goya saria lortu zuen La consagración de la primavera lanagatik. Telebistan eta antzerkigintzan ere nabarmendu da Irureta. Sexberdinak lanari esker, esaterako, Euskal Aktoreen Batasunaren aintzatespena lortu du.
Mikele Landa Eiguren
Ikus-entzunezko Komunikazioan graduatua da UPVEHUn eta Suediako Karlstad Unibertsitateko zinema-fakultatean, eta Dokumental Sortzailean eta Zinema Esperimentalean espezializatu. Bere master-amaierako lana, Heldu, zuzendaritza onenaren saria jaso zuen Zinebin (2019). EQZEn Sorkuntza graduondokoa amaitu zuen iaz, eta Noizko basoa masterlanarekin Zinemaldiko Nesten, Zinebin eta Punto de Vista jaialdian parte hartu zuen. Gaur egun bere fikziozko lehen film luzea ari da lantzen.
Kristina Zorita Arratibel
Kazetaria, gidoilaria eta zuzendaria, 30 urteko ibilbidea du EITBn, besteak beste, euskal zinemari tarte zabala eskaintzen dion bloga osatzen, eitb.eus-en. Epaimahaikide eta hautapen batzordeko kide ere izan da Europako hainbat jaialditan. London Film Schoolen gidoi master tituluduna, film laburrak idatzi, zuzendu eta ekoiztu ditu. (H)EMEN Euskadiko ikusentzuneko sektoreko eta arte eszenikoen emakumeen elkarteko fundatzaile eta presidenteetako bat da.