"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Musika-kontzertua klasiko bihurtu da dagoeneko Donostia Zinemaldian; sendotuta dago jaialdiko eszenatoki gogokoenean egiten diren proposamenen artean. Aurten, Juan Jose Ocon donostiarra izango da orkestra zuzentzearen arduraduna zine eta soinubanden elkartze ikusgarri honetan.
Sei filmetako musikaren egokitzapenez osatzen den kontzertu honetarako, Euskadiko Orkestra Sinfonikoak Oñatiko Ganbara Abesbatza gonbidatu du: haiek arituko dira Las niñas de crista, Love Gets a Room, Modelo 77, Irati, Nora eta Momiak filmen musikaren ahots-interpretazioan. Sarrera doakoa da, eta nahikoa duzu gonbita Zinemaldiaren Kursaaleko informazio-puntuan jasotzea. Azken sarrerak Belodromoko leihatiletan eskuratu ahal izango dira larunbat goizeko 10etatik aurrera.