"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Savina Neirotti Filosofian graduatu zen, eta, ondoren, Estetika ikasi zuen Pennsylvaniako Unibertsitatean (AEB). Italiara itzuli zenean, RAI konpainiako Prentsa eta Komunikazio Bulegoko zuzendari bihurtu zen, eta Hezkuntza Sailaren arduradun izan zen konpainia berean 1995etik 2000ra bitartean.
Garai berean (1994), Scuola Holden narratzaile-eskola abiarazi zuen Turinen, Alessandro Barisco idazlearen ideiari jarraikiz.
TorinoFilmLab laborategia sortu, eta bertako zuzendaria izan da 2008tik. Era berean, Program of the Biennale College - Cinema programako zuzendaria da (seigarren edizioa da aurten). Veneziako Nazioarteko Zinema Jaialdiak sustatzen du ekimen hori. 2016. urteaz geroztik, Venice Production Bridge-ko edukien komisaria da; hau da, Veneziako zinema-jaialdiko merkatuaren komisarioa.
Errealitate birtualeko proiektu narratiboetarako Biennale College Cinema - Virtual Reality sortu berriaren buru da.