"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Gizarte Komunikazioko Zientzietako lizentziaduna Buenos Aireseko Unibertsitatean, eta prestakuntza nagusiki zinema-aretoetan jaso duen zinemazalea. 2001etik BAFICIn lan egiten du, 2005etik programatzaile gisa eta 2016tik zuzendari artistiko gisa. Gainera, zinema-aretoetako programazioaren arduraduna izan da hamalau ediziotan, baita zinema-jaialdiko katalogoaren eta egunkariaren editorea ere.
Qubit.tv VOD-plataforman edukien kuradore izan da 2011. urtean sortu zenetik, eta La Nación egunkarian eta Hipercrítico aldizkarian zutabegile eta zinema-kritikari dihardu.
1998an El Amante-Cine aldizkarian erredaktore-lanetan hasi, eta 2003. urtetik aurrera editorea eta zuzendaria izan da. Besteak beste, Clarín, Rolling Stone eta Le Monde diplomatique aldizkarietan kolaboratzaile izan da.
Hizpide dituen gaiak, film eta zinema-zuzendariez gain, ekonomia eta politika zinematografikoen arlora jo ohi dute, eta batzuetan, tentaldian erori, eta Argentinako gastronomia eta elikadura ohituren inguruan polemizatzen eta zirikatzen du. Aurten lehenbizikoz bete ditu aktore lanak; izan ere, Cine Terapia izeneko websailaren protagonista izan da.
Lehen, bigarren eta goi-mailako hezkuntzako irakaslea izan da, baita Estudio crítico sobre El aura liburuaren egilea eta El libro de oro del helado argentinoren egilekidea ere. Askotariko argitalpenetan idatzi du egile eta gai hauen inguruan: Tsai Ming-Liang, Julio Cortázar, Txileko Zinema Berria, Fernando Solanas, Abbas Kiarostami, Leonardo Favio, Lucrecia Martel eta Argentinako Zinema Berria. Argentinan, Txilen, Frantzian, Espainian eta Polonian argitaratu dira haren testuak. Ikastaroak eta hitzaldiak eman ditu Mexikon, Txilen eta Espainian, eta hainbat zinema-jaialditan programatzaile gonbidatua izan da.