"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Zinemagilea, irakaslea eta komisario zinematografikoa. Giza Zientzietan doktorea (doktoretzako aparteko saria) Bartzelonako Pompeu Fabra Unibertsitatean, Komunikazioan graduatua Nafarroako Unibertsitatean, eta Zinema Zuzendaritzan graduatua ECAMen (Madrilgo Erkidegoko Zinema Eskola). Sergio Oksmanekin batera, Goodbye, America (2007), Notes on the Other (2009), A Story for the Modlins (2012) eta O futebol (2015) filmak egin ditu. Irakaste gonbidatua izan da Cambridge Unibertsitateko Eslaviar Ikasketen Sailean, eta liburu hauek argitaratu ditu: Ver sin Vertov; (1955-2005) Cincuenta años de no ficción en Rusia y la URRS; Ermanno Olmi. Siete encuentros y otros instantes; The Man Without the Movie Camera: The Cinema of Alan Berliner; eta duela gutxi, Las formas de la Estalgia (cubana) eta Mi abuelo murió leyendo a Pushkin (Antología de escritores cubanos post soviéticos). Nafarroako Punto de Vista zinema-jaialdiaren sortzaile izan zen eta bertako zuzendaria 2009. urtera arte. ECAMek eskolako zinema dokumentalaren espezialitateko arduraduna. 2017. urteaz geroztik, Elías Querejeta Zine Eskolako zuzendaria da; artxibo, komisariotza eta sorkuntza zinematografikoaren inguruko ikastegi berria, Donostian kokatua.