"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Gaël Nouaillek 1995ean ekin zion laneko ibilbideari, Buenos Airesen TV5 Monde kanalaren Latinoamerikako bulegoa irekiz. TF1 International banaketa-enpresan lan egiteko itzuli zen Frantziara, Wild Bunch ekoizpen- eta banaketa-enpresa merkaturatzen lagundu aurretik. Hamabi urtez parte hartu zuen haren garapenean, eta nazioarteko salmentez eta Latinoamerikako eta Espainiako filmak erosteaz arduratu zen batik bat: adibidez, El orfanato (2007), J.A. Bayonarena, Santiago Seguraren lehen hiru Torrente filmak (1998, 2001, 2005), Adrián Caetanoren Crónica de una fuga (2006), Pablo Traperoren El Bonaerense (2002), Jorge Michel Grauren Somos lo que hay (2010), Nacho Vigalondoren Extraterrestre (2011) eta Jaime Osorioren El páramo (2011). 2006an Borsalino sortu zuen, latinoamerikar publikoari Asiako eta Europako 200etik gora film ekarri zizkion banaketa-enpresa. 2009an Borsalino Productions eta haren zigilua, Full House, sortu zituen. Frantzian kokatutako ekoiztetxe horrek 9 film produzitu edo koproduzitu ditu orain arte, besteak beste, 7 días en La Habana (2012) talde-filma, Benicio del Toro, Gaspar Noé, Pablo Trapero, Laurent Cantet, Julio Medem, Juan Carlos Tabío eta Elia Suleimanek zuzendua; Elefante blanco, Pablo Traperorena (2012); Paulina (2015), Santiago Mitrerena; eta Carteristas (2017), Peter Webber zuzendariarena (Girl With a Pearl Earring). Gaur egun aribidean dituen proiektuen artean bi film luze dokumental daude: Ailo’s Journey, elur-orein basati batek iparraldeko Artikoan bizi duen odiseari buruzkoa, eta Inna de Yard, beren musikaren erroetara itzuli diren reggaeko mito zahar batzuei buruzkoa.