"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Gure emakumezko aktore ezagunenetakoa da, hala nazioan nola nazioartean.
Gure herrialdean zuzendari garrantzitsuenekin jardun du lanean: besteak beste, Luis Buñuel, Pedro Almodóvar, Agustí Villaronga, Jaime Chávarri, José Luis Borau, Manuel Gutiérrez Aragón eta Bigas Lunarekin.
Gainera, nazioarteko maila handiko zuzendariekin ere aritua da: adibidez, Luigi Commencini, Gillo Pontecorvo, Lina Wertmüller, Ridley Scott, Paolo eta Vittorio Taviani, Giuseppe Tornatore, Alejandro Agresti, Jorge Alí Triana eta Adrián Caetanorekin, beste askoren artean.
Jaso dituen sari ugarien artean, nabarmentzekoak dira Italiako Zinema Akademiako David de Donatello saria, emakumezko aktore onenaren Zilarrezko Maskorra, Zilarrezko Fotograma ugari, Montrealgo zinema-jaialdiko Sari Nagusia, Espainiako Zinema Akademiako Urrezko Domina, Arte Ederretako Merezimenduaren Urrezko Domina eta Zinematografia Sari Nagusia.
Bostetan izendatu dute Goya saria jasotzeko, eta zinema-jaialdi garrantzitsuetako epaimahaikidea izan da, adibidez, Cannes, Berlin, Venezia edo Donostiakoetan.
Gutxi barru film berri batean hasiko da lanean, Julio Medem zuzendariaren esanetara.