"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Itxaro Borda idazleak bere lehen lana 1984an plazaratu zuen: Maiatz elkartearekin Bizitza nola badoan izeneko poema bilduma. Hamaika bider, olerki liburuak eta nobelak tartekatu ditu bide luzea eginez euskal literaturaren alorrean.
Aipagarrienak, besteak beste: Udaran betaurreko beltzekin (1987, Txertoa), Urtemuga lehorraren kronika (1989, Maiatz), Bestaldean (1992), Orain (1999, Susa), Hiruko (2003, Alberdania), Zeruetako erresuma (2005, Susa). Amaia Ezpeldoi detektibe lesbianari buruzko bost eleberri argitaratu ditu 1994 eta 2015 artean Susa eta Maiatz editorialetan.
2002an Euskadi Literatura Saria eman zioten %100 Basque (Susa) eleberriarengatik. Nobela zenbait eta poema asko hizkuntza anitzetara itzuliak dira, frantsesera idazleak berak auto-itzulpenaz egiten duelarik. Euskal prentsan kolaboratzen du 1977az geroztik (Herria, Argia, Egin, Gara, Berria...) eta hainbat musika talderentzat ere letrak izkiriatu ditu. Bere azken lana, Odolak su gabe diraki antzerkia, 2017an atera da Maiatz argitaletxean.
Historia ikasi du Paueko Unibertsitatean. Postari lanarengatik Parisen eta Maulen bizi izan da. Dagoeneko Baionan errotua da, bertan eta bertatik idazten jarraitzen duela.