"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Hamalau urterekin egin zuen debuta, Memorias de Leticia Valle (Miguel Ángel Rivas, 1980) filmean. Julio Medemekin —Vacas (1992), La ardilla roja (Katagorria, 1993), Tierra (Lurra, 1996)— eta Pilar Mirórekin —El perro del hortelano (1996), Tu nombre envenena mis sueños (1996)— egin dituen lanak Espainiako zinemaren lehen mailara ekarri zuten, eta ez da inoiz jaitsi hortik. Ordutik, kultuko aktore-ibilbide interesgarria landu du, zinemagile onenekin lanean: adibidez, Jaime Chávarri, Mario Camus, Imanol Uribe, Manuel Gutiérrez Aragón, Isabel Coixet, Isaki Lacuesta, Pedro Almodóvar eta Michel Franco mexikarrarekin. 2017ko irailera arte, 50 film ditu bere lan-ibilbidean. Zinemaldiaren edizio honetan Espainian estreinatuko da horietan azkena: Las hijas de Abril, Michel Francorena, Canneseko 2017ko zinema-jaialdian aurkeztua.
Antzerkian 12 muntaketatan baino gehiagotan aritu da lanean, maila handiko zuzendariekin aritu ere: adibidez, Mario Gasekin Electran (Eugene O’Neill) eta Las Criadasen (Jean Genet); Carles Alfarorekin El tió Vanian (Txekhov); Bob Wilsonekin Perséfonen, Meridan; Blanca Portillorekin La averían (Friedrich Dürrenmatt); Ricardo Moyarekin Viejos tiemposen (Harold Pinter), eta Miguel del Arcorekin Deseon. Telebistan, zazpi telesailetan, minisailetan eta filmetan hartu du parte. Estrenatzeke du La zona telesaila, Jorge Sánchez Cabezudok Movistar+erako zuzendua.
Jaso dituen golardoen artean, nabarmentzekoak dira hiru Goya sariak, El perro del hortelano, Julieta (Pedro Almodóvar, 2016) eta La próxima piel (Isa Campo, Isaki Lacuesta, 2016) filmengatik; Aktoreen Elkartearen Saria, La ardilla roja filmarengatik, hiru Zilarrezko Fotograma eta hiru Sant Jordi sari. Julietaren pertsonaiak sei sari ekarri dizkio, eta Anarenak, La próxima piel filmean, beste bost.