"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Dolores Fonzi Buenos Airesen jaio zen. Carlos Gandolforekin egin zituen aktore izateko ikasketak, eta 17 urte zituenetik aritu da zineman, telebistan eta antzerkian. Zineman egin dituen lanen artean hauek nabarmentzen dira: Plata quemada (Marcelo Piñeiro, 2000), Caja negra (Luis Ortega, 2002), El fondo del mar (Damián Szifrón, 2003), El aura (Fabian Bielinsky, 2005), Salamandra (Pablo Agüero, 2008) eta El campo (Hernán Belón, 2011). 2005ean, Constanza Novick-ekin batera, Soy tu fan telebistarako minisaila garatu zuen, eta horren protagonista ere izan zen. 2015ean, Cesc Gay zinemagileak zuzendutako Truman eta Santiago Mitrek zuzendutako Paulina estreinatu zituen. Azken horrekin, besteak beste, bi sari hauek irabazi zituen: Argentinako Arte eta Zientzia Zinematografikoen Akademiak emandako emakumezko aktore onenaren saria, eta Argentinako Kronikari Zinematografikoen Elkarteak emandako emakumezko aktore onenaren Zilarrezko Kondorra. 2017an, Santiago Mitreren La Cordillera aurkeztu zuen Canneseko zinema-jaialdiko Un Certain Regard sailean. Film horretako
beste protagonista Ricardo Darín aktorea da, eta aurtengo Donostia Zinemaldian proiektatuko da.