72SSIFF - 2024ko irailak 20/28
Hizkuntzak
Babesle
Ofizialak
Media
Partner
Filmak
Filmak
Zuzendari Berriak
Zuzendari Berriak
Inaugurazioa
Milad Alami
Danimarka 
100 min.
Charmøren drama psikologiko bizi bat da, Esmail iraniar gazteari buruzkoa. Izan ere, desesperatua dago Danimarkan geratu ahal izateko aukera emango dioten emakumeak ezagutzeko. Denbora agortu ahala, maitemindu, eta berriz aurkituko da bere iraganarekin. Filmak arraza, gizarte-maila eta bizitza hobea lortzeko borrokaren inguruko gaiak jorratzen ditu.
Lai Kuo-An
Taiwan 
91 min.
Yian haurtzaindegira joaten hasi da, eta askotan eskatzen die bere gurasoei aurreko bizitzan izandako aita-amak aurkitzen laguntzeko. Hala ere, sendagileek eta haren gurasoek mania bat dela uste dute. Bitartean, gurasoak elkarrengandik banantzeko negoziatzen ari dira. Bere ama, Yaji, berekin joango da etxetik; bere aitak, Haoteng-ek, Yianen aitona zaintzeko erabakia hartuko du, hura gaixo dago eta...
Morelli Producciones
© Morelli Producciones
Nicolás Combarro
Espainia 
80 min.
Alberto García-Alix. La línea de sombra Espainiako panorama artistikoko argazkilari garrantzitsuenetakoaren eta belaunaldi oso baten erreferentziazko artistaren erretratua da. Alberto García-Alixek bere bidea aurkitzeko igaro dituen argi eta itzal guztien zuzeneko lekukotza da hau. Haren estudioko intimitatetik kontatua, orainaren eta iraganaren artean bidaia bat proposatzen du filmak. Haren bizitzaren eta obraren arteko elkarrizketa bat.
Daniel Kokotajlo
Erresuma Batua 
96 min.
Jehovaren lekuko deboziodun gisa, Egiarekin bat eginik bizi dira Alex eta Luisa ahizpa eta haien ama Ivanna. Alexek bere arreba miresten du, hura bere buruaz ziur baitago; aldi berean, Ivannaren urratsei jarraitu nahi die, “lekuko ona” izateko. Baina, Agureen aholkua zalantzan jartzen hasiko da Luisa, eta transgresio horrek haren bizitza aldatuko eta kongregaziotik kanpo geratzeko arriskuan utziko du. Ivannak eta Alexek ez badute itzultzeko konbentzitzen, harengandik aldendu beharko dute. Desafio hori are mingarriagoa bihurtuko da familiaren fedeak beste proba lazgarri bati aurre egin behar dionean. Daniel Kokotajlo Jehovaren lekuko ohiak idatzia eta zuzendua, Apostasyk aparteko aukera ematen du fedearen, familiaren, betebeharraren eta maitasunaren izaera konplexuan sakontzeko.
Lisa Brühlmann
Suitza 
97 min.
Udako oporrak baino apur bat lehentxeago, Mia, 15 urteko neskatxa bat, Zuricheko aldirietara bizitzera joango da gurasoekin. Denbora luzez gurasoengandik urrun sentitu da, eta adoptatua al den galdetzen dienean ama samindu egingo da, baina ez dio erantzungo. Mia nerabe-jokabide basatian murgilduko da, guztiari aurre egin nahian; bien bitartean, bere gorputzean aldaketa bitxiak gertatzen hasiko dira. Hasieran ezingo dira hauteman ia-ia, baina ondoren gogorrak izango dira eta burua galtzen hasiko da. Etsirik, sexuaren eta drogen bitartez ihes egiten saiatuko da, estu-estuturik duen zurrunbiloa geldiarazi nahian. Baina natura indartsuagoa da.
Gilles Coulier
Belgika - Herbehereak - Frantzia 
91 min.
Ipar Itsasoaren ur hotzetan, Leon Broucke bere arrantzontzitik eroriko da bere seme zaharrena, Jean, aurrean duela. Agurea koma sakonean murgilduko da, eta semearen gain utziko du zor itzel baten eta familiako negozioaren erantzukizuna. Aitaren faltak gatazkak piztuko ditu Jeanen eta bere bi anaien artean. Francis bi aukeren artean erdibituta dago: edo bere familia, edo maitale ezkutuarekin ihes egitea. William etxera itzuliko da, delituzko bizimodutik ihesi, bere bekatuak garbitu nahian. Jeanek, bere zortzi urteko semearentzat etorkizuna eraikitzeko desesperaturik, anaiari bere iragan kriminala aurpegiratuko dio. Cargo desesperazioari buruzko istorio bat da: etsipenak familia bat suntsitzear nola utz dezakeen kontatzen du.
WANG Tianxing
© WANG Tianxing
Wang Feifei
Txina 
100 min.
Gauerdiaren ostean. Zhao erretzera jaitsiko da; bien bitartean, etxean, haren emaztea amets erotiko baten erdian xuxurlatzen dabil, horditurik. Lee izeneko bizilagunak eraikinetik salto egingo du, Zhaoren aurrean, eta suizidioak telefonoz grabatutako sexu-bideo bat ekarriko du agerira. Sanqing bere tutorearekin maiteminduko da. Kostaldera eginiko bidaia batean Sun irakaslearekin duen harremana finkatu nahiko du, baina azkenean ohartuko da bere ahaleginak alferrik izan direla. Hai Long Sun-en aspaldiko kide da. Ahaleginak egingo ditu Sanqing eta Wang izeneko bere bezeroa elkartzeko, eta horrek mendekua hartzeko aukera emango dio Sanqingi. Irlako tunel ilunean, Wang-ek amesgaizto bat kontatuko dio Sanqingi, eta istorio guztia azaleratuko du...
Jens Assur
Suedia 
110 min.
Eguneroko borrokaren errealitate latzak animoa kendu dio lanean gogor diharduen nekazari bati. Erabakita dauka bere semeak baserriaz arduratu behar duela eta bere legatua iraunarazi behar duela. Amak ahal duen guztia egingo du familiaren batasunari eusteko. Hala ere, gero eta beldur handiagoz, aitaren jokabide psikotikoa areagotzen doala ikusiko du semeak. Beste nonbait babesleku bat bilatuko du, baina ezingo dio halabeharrari ihes egin.
Teddy Lussi-Modeste
Frantzia 
92 min.
Brahim langile-familia batetik datorren komiko arrakastatsu bat da. Azkar lortuko du ospea, baina prezio baten truke: Brahim presiopean dago etengabe, Mourad anaia zaharraren eta Linda neskalagunaren artean. Bata bere managerra da; bestea, bere zuzendari artistikoa. Mundu guztiak itxaropen handiak jarri ditu haren gain: hasi familiatik eta txikitako lagunetara arte. Bere ametsa betetzeko –alegia, bere bigarren ikuskizuna idazteko– eta bere bidea aurkitzeko, anaiarekin duen lotura askatu beharko du Brahimek, baita horretarako prezio handiagoa ordaindu behar badu ere.
Marine Francen
Frantzia 
98 min.
1852 urtea. Violette ezkontzeko adinean dago, baina Louis Napoleon Bonapartek aginduta. Errepublikanoen zapalkuntza bortitzaren ondoren gizonik gabe geratu da bere herria. Emakumeek hilabeteak igaroko dituzte erabat isolaturik. Beren gizonak berriz ikusteko desesperaturik, zin egingo dute gizon bat itzuliz gero guztientzat izango dela. Bizitzak aurrera jarraitu behar du haien guztien sabelean.
Laura Mora
Kolonbia - Argentina 
95 min.
Paula, 22 urteko ikasle gazte bat, bere aita maitearen hilketaren lekuko izango da. Aita politika-zientzien irakaslea da Medellín hiriko unibertsitate publiko batean. Urrunetik, Paulak hiltzailea ikustea lortuko du hark ziztu bizian motor batean ihes egiten duenean. Gertaera horren ostean lur jota, Paulak eta haren familiak agintarien nagikeria jasan beharko dute. Izan ere, ez dute egingo gertatutakoa argitzeko ahaleginik, eta kasua laster geratuko da artxibatuta eta bertan behera. Eguberria iristean, hilketatik bi hilabetera, ustekabean bere aitaren hiltzaile gaztearekin, Jesúsekin, gurutzatuko da Paula. Zer gertatuko da orduan, mendekua gertagarri ikusten denean? Paulak gizon horrengana gerturatzeko erabakia hartuko du; hasiera batean, erantzunak aurkitzeko sen ia primitiboari jarraikiz, eta, azken batean, norbait erailtzearen muga moral eta etikoa zeharkatu eta aitaren heriotzarengatik mendekua hartzeko.
Daniel Palacio
Filipinak 
84 min.
Bangis ehorzle behartsu bat da, eta bere familiarekin hilerri bateko mausoleo batean bizi da. Egunero beldur da, agintariek ez ote dioten kalera botako kanposantuan legez kanpo bizitzeagatik. Alaba gaixotzen denean dilema bati aurre egin beharko dio: ospitalera joan ala ez. Gaixotasuna hainbat astez luzatuko da, eta Bangisen etsipena handituz joango da. Ongi daki zerbait egin behar duela, bestela alaba ez da onik aterako. Duela gutxi lurperatutako gorpu bat lapurtu eta ehorztetxe bati saltzea erabakiko du. Gauza bakarra espero du: guztia ondo joatea eta bere alaba maitearentzat beranduegi ez izatea.
Lim Tae-gue
Hego Korea 
82 min.
Jooyong, Koreako armadan soldadutza egiten ari den soldadu bat, bere buruzagietako baten abusuak salatzen saiatuko da, baina ez du lortuko. Jooyongen pelotoiak gauez irteera bat egingo du, eta buruzagiak ahaleginak egingo ditu bere aurkako salaketa nork jarri zuen jakiteko. Beste gertakari bortitz baten ondoren, beste soldadu soil batek hortz bat hautsirik amaituko du, eta Jooyongek bere koinatuaren hortz-klinikara eramango du...
Marialy Rivas
Txile - Espainia - Argentina 
78 min.
Munduaren azkenean dagoen herrialde urrun batean Tamara bizi da, hamabi urteko neska bat, Miguel karismadunaren zaintzapean. Miguel kultu baten liderra da, eta Tamarak miretsi egiten du. Uda horretan zeregin bat jarriko dio neskari: Miguelekin haur saindu bat izatea, lehen hilerokoa izan orduko. Tamara konturatuko da berak nahi duen bizitza ez datorrela bat ezarri dioten patuarekin. Desobedientziaren ondorioz, neskatik emakumera bilakaera bortitza izango du, eta pentsa ezineko modu batean lortu beharko du bere askatasuna.
Zinema Eraikitzen 28
Silvina Schnicer Schlieman, Ulises Porra Guardiola
Argentina 
92 min.
Denbora luzea igaro ondoren, Rina bere irlara itzuliko da, Tigreko Delta sakonera. Bere bizitzaren zati handi bat eman zuen han, eta bertan hezi zuen bere semea. Orain bere etxea berreskuratu nahi du, eta berriz elkartu nahi du Facundorekin, hark ere irlatik alde egin baitzuen. Biek, amak eta semeak, guztia aldatu dela deskubrituko dute. Ibaiko makinek dena suntsitu nahi dute. Neskato bat oihanean galdu da. Eta ura gorantz egiten ari da.
Rima Das
India 
87 min.
Dhunu, 10 urteko neskato bat, Assameko herrixka urrun batean bizi da, Indian, gabezia gorrian. Bera espiritu librea da; bere amak, aldiz, egunero borrokatu behar du mahai gainera janaria ekarri eta seme-alabak hazteko. Hala ere, horrek ez dizkio ametsak galaraziko; adibidez, gitarra bat edukitzea, herriko mutil batzuekin sortu nahi duen 'Village Rockstars' musika-talde txikirako. Dhunuk bere adineko mutilen pareko gaitasuna duela uste du. Aurrerago, mutilek bertan behera utziko dute beren ametsa; Dhunuk, ordea, gitarra bat edukitzearekin amesten jarraituko du.
Babesle Ofizialak:
Media Partner:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak: