"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Erailketa bategatik zigortua, Sergio Cassilas isolamendu-zelda batean bizi da. Egunero ordubetez lan egiten du Calipatriako desertuko espetxeko lorategian. Espetxezain baten laguntzarekin, bere film gogokoeneko paisaiatik ekarritako lur-kargamentu bat sartuko du kartzelako lurretan. Han lanean ari dela, Sergiok azalduko du zer esanahi duen lurraren sekretuak bere biziarteko espetxe-zigorrerako. Benetako historia batean oinarritua, filmak Sergioren ibilaldi geldoa dokumentatzen du, espetxeko patioan zehar. Kameraren begirada estatikoak urruneko lorategiraino jarraitzen dio. Ikuspegia giltzapean eduki arren, Sergioren istorioak, aldiz, espetxearen hormetatik harago eramango gaitu, Rio Grande ibaiaren paisaia ikonikoetarantz eta Yukoneko (Alaska) lurralde kartografiatu gabeetarantz. Halakoek lotura estua dute lurralde basatiei, zorte-kolpeei, lanaren bidez aberastu diren gizonei eta guztiontzako lur eta askatasun-promesari buruzko amerikar mitoekin.