"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Ex Libris: The New York Public Library filmak munduko jakintza-erakunde handienetako batean barneratzen du ikuslea, aztertzeko nola jarraitu duen erakunde ospetsu horrek bere ohiko jarduerak egiten, aldi berean iraultza digitalera ere egokituta. Ex libris: The New York Public Libraryk, hain zuzen ere, liburutegiek informatzeko eta hezteko era asko dituztela erakutsiko du: liburuak, kontzertuak, hitzaldiak, eskolak eta beste hainbat. Liburutegi honek ahaleginak egiten ditu jakintza aurreratuaren ikaskuntza sustatu eta komunitatea sendotzeko.