"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Shigemori abokatu ezagunak Misumi defendatuko du, giza hilketa eragin duen lapurreta delitu batez akusatutako gizon bat. Aurrez ere bete du espetxe-zigorra, duela hogeita hamar urteko erailketa bat zela eta. Shigemorik kasua irabazteko aukera eskasak ditu; izan ere, bezeroak erruduna dela aitortu du, aski litekeena bada ere horrek heriotza-zigorra ekartzea. Baina kasua argitu ahala, Misumiren eta haren familiaren lekukotzak entzuten dituen heinean, Shigemorik zalantzan jarriko du bere bezeroa erruduna den.