"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Petru, petrolio-industriako langile-komunitate batean bizi den ingeniari bat, estutasunean dago. Alde batetik, Laurarekin ezkontzear dago, haurdun dagoen bere neska-lagunarekin; bestaldetik, harreman bat du bere lankideetako baten emazte Soniarekin, eta hark lan-istripu bat izango du. Petru bizitza berri bat hastear dela dirudienean, Soniak berea amaituta dagoela sentituko du. Petru harekin zorretan sentitzen da, baina jaiotzear dagoen haurraren arduradun, baita ere. Laurak Soniarekin harremana duela jakingo du, eta horrek hainbat gertakari jarriko ditu martxan. Petruk eta Soniak elkarren besoetan aurkituko dute kontsolamendua. Kalte konponezina bientzat, bizirauteko saio desesperatu batean.