"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Bere burua “misterio bat beste misterio baten barruan” bezala definitzea gustatzen zitzaion zuzendariaren gako, kode eta obsesioak deszifratzen saiatzen den film ertaina. Hitchcocken labirintoan gaiztakeriak, inozentziak, ordenak eta kaosak, heroiek eta hiltzaileek etengabe aldatzen dituzte paperak. Kritikak zuzendaria arbuiatu zuen hasieran, zinearen talentu handienetzat jo zuten arte.