"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Pablo Andrade txikia Capitán Nivel 7 pertsonaia bitxiak zuzendutako escape room batera joan da bere familiarekin. Garaiz ihes egin ahal izateko, aztarnak aurkitu, eta eraginkortasun energetikoarekin lotutako zenbait enigma ebatzi beharko dituzte. Baina azkenean haren amak, Almak, jolasaren arauak aldatuko ditu. Proyecto Tiempo. Parte I: La llave filmak erlojupeko istorio zirraragarri bati emango dio hasiera; aldi berean, energia aurreztearen onuren gaineko kontzientzia ere harraraziko dio ikusleari.