"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Ikus-entzunezko lana, non Alberto García-Alixek, haren ahotsaren bidez eta orainaldi subjektibo batetik, bere iraganari eta bere argazkigintzari buruz hausnartzen duen. Garcia-Alixek bere alderdi intimo eta poetikoenera hurbiltzen gaituen “bakarrizketa mugagabea”, bere obraren oraina eta iraganaren arteko memoriara, hots, bere biografiaren memoriara bidaia.
De donde no se vuelve bideo-lana Reina Sofia museoarentzat sortu zen Nicolas Combarro komisario zuen Garcia-Alixen inguruko erakusketaren baitan.