"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
An Inconvenient Truth filmak klimaren krisia jendartean ezagutzera eman eta hamar urtera, sekuela zoragarri eta zirraragarria hau agertu da, energiaren benetako iraultza batetik zein gertu gauden agerian uzten duena. Estatu Batuetako presidente ohiak, Al Gorek, amore eman gabe jarraitzen du borrokan, mundu osoan zehar bidaiatuz, klimaren aldeko armada sutsua prestatu eta munduko klima-politikan eragina izateko. Kamerek ezkutuan jarraituko diote, une pribatu eta publikoetan, dibertigarri eta hunkigarrietan. Haren ahaleginen helburua da ideia bat egi bihurtzea; hain zuzen ere, aurrez inoiz ez bada ere egon hainbeste jokoan, giza adimen eta grinaren bitartez klima-aldaketaren arriskuak gaindi daitezkeela.