"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
FAPAEk Espainiako zinemagintzaren datuak eman zituen atzo, bere zuzendariak, Ramón Colomek, emandako azkenengo aurkezpenean, atzo bere dimisioa aurkeztu baitzuen prentsaurrean.
“Espainaiako zinemagintzak gora egin du, gehien bat zine komertzialari buruz dagoen ikuspegia hobera egin duelako, eta hori industriak egin duen lanari esker izan da”, baieztatu du zuzendari ohiak.
Datuei dagokienez, 119 errodaje hasi dira aurten; 2016an baino % 14 gehiago. Pelikula bakoitzaren aurrekontua 1,7 milioi eurotakoa izan da. Aurreko urtekoa baino gehiago, baina oraindik 2010. urtekoarengandik urrun dago, 3,2 milio baitziren.
Hala ere, 135 pelikula ekoitzi dira, aurreko urtean baino 7 gutxiago. Horien artean 73 dokumental, fikziozko 59 eta animaziozko 3 izan dira.
Lehiatiletan egin den diru bilketa % 3 igo da, 60,4 milioi izanda, eta ikuslegoa ere % 5 igo da, 10,1 milio pertsona joan baitira zinemara azkenengo urtean.
NAIA DÍEZ