"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Kursaaleko areto handia betetzen zuen jendeak zutik hartu zuen Ricardo Darín aktorea, atzo gauean. Zinemaldiak eman dion Donostia Saria jasotzeko ekitaldian, Edurne Ormazabal aurkezlea eta aktore argentinarrak azken filmean kide izan dituen Dolores Fonzi eta Elena Anaya aktoreak zain zituen oholtza gainean. Orain bi urte oholtza berbera zapaldu zuen Darinek Truman filmarekin aktore onenaren Zilarrezko Maskorra lortu zuenean, baina atzokoa une berezi bezain hunkigarria izan zen: 5 urteko umea zela hasi eta bizi osoan landu duen aktore ibilbidea aitortu zioten, Darinek “bere etxea bezala” sentitzen duen hiriko Zinemaldian.
“Emozio handiarekin jaso dut saria”, esan zuen Ricardo Darínek; “nire bidean gurutzatu diren pertsonengatik ez balitz, hau guztia ezinezkoa litzateke: gidoilari, zuzendari, aktore, ekoizle, eta talde teknikoetako kideekin partekatu nahi dut saria, eta nire bizitzako amodioei dedikatu nahi diet”.