"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Zinema feministaren aitzindaritzat dute askok Agnès Varda frantziarra, baita Nouvelle Vague mugimenduaren sortzaileetako bat ere. Fikzioa, film laburrak eta luzeak, nahiz dokumentalak egin ditu, beti bere berezko begirada baliatuz. Horregatik eta bere ibilbide osoa saritzeko asmoz, aurtengo lehen Donostia Saria eman diote.
Zinemaldiko beste sari-banaketa jendetsuetan ez bezala, ekitaldia Victoria Eugenia antzokian egin zen, arratsaldeko lehen orduan, intimitatean, lagunartean kasik. Vanessa Rodriguez aur- kezleak aipatu zuen bezala, Donostia Saria bere jatorrizko tokira itzuli da.
Bonbazia handirik gabe, José Luis Rebordinos eszenategira irten eta saria eman zion biziki hun- kituta zegoen zinemagileari. “Saria jaso dutenen zerrenda ikusita, ezustekoa izan da saria jasotzea, hala ere, oso pozik eta eskertuta nago. Benetako plazerra da”, esan zuen sarituak Visages, Villages bere azken lana aurkeztu eta oholtzatik txalo artean erretiratu zenean.