"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Azken urteotan ohiturazko bihurtu den bezala, melomanoz lepo bete zen Belodromoa EOSren eta Donostiako Orfeoiaren emanaldia adiadi entzuteko. Kontatu digutenez, musika eta irudiak sinkronizatzeko erronka akasgabe erdietsi zuten. Halaber, emanaldiak une dibertigarriak izan zituen Xavi Font konpositore katalanaren eskutik; baina baita hunkigarriak ere, berriki zendutako Juanba Berasategiren Nur eta herensugearen tenplua-ren txanda iritsi zenean.