"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Tamyka Smithek, Zabaltegi Tabakalera sailean aurkeztuko den Gwendolyn Green film laburraren zuzendariak, bere obran oinarritzen den instalazioa aurkeztu zuen atzo Tabakaleran.
Zuzendari estatubatuarraren film laburra Gwendoliyn Greenen bizitzan datza. Bakardadean bizi den alargun honek larrialdi telefonora deitzea erabakitzen du, munduarekin konexio bat izateko asmoarekin, eta telefonoa sukaldean dauka.
Zabaltegi-Tabakalera lehiaketa- saila Donostia Zinemaldiko irekiena da, arau, estilo eta denbora-mugarik gabea, eta pantailaz harago doazen esperientziak erakusten saiatzen da. Eta horrelakoa da atzo aurkeztutako obra: Gwendolyn Greenen sukaldearen erreplika bat, bertan gertzatzen baita pelikularen zatirik handiena. “Horrela, ikusleek ere sentitu ahal izango dituzte protagonistaren isolamendua, klaustrofobia eta bakardadea”, adierazi du Smithek. Gwendolyn Green bere bigarren filma da, eta lehenengoarekin, He´s the best, arrakasta handia lortu zuen nazioarteko hainbat jaialditan.
Instalazioa urriaren 29ra arte bisitatu ahalko da Tabakaleran.
NAIA DÍEZ