"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Gure sor lekua dokumentalaren bilaketan, Josu Martinez bilbotarrak hainbat altxor aurkitu du euskal filmografiarentzat eta Euskaltzaindiarentzat: Dokumentalaren gidoia, Jean Elizalde ‘Zerbitzarik’ idatzita, euskal kulturari buruzko hainbat dokumental eta ezagutzen ez ziren Madréren dokumental batzuk. “Oso bitxia iruditu zitzaidan aurkitutako material hura, ezagutzen genituen filmaketekin zuen antza. Gai, plano eta enkuadraketa berberak. Ikertu beharreko zerbait iruditzen zait: Mundu osoko zinegileak filmatutakoa, toki eta garai ezberdinetan, zergatik den hain antzerakoa. Erakusten ez zienez, kopiatzea ezinezkoa zen gainera!”.