"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Eduardo Barinagak, ETBko zuzendariak ireki zuen Victoria Eugenian ospatutako Euskal Telebistaren Gala: “Barrura eta iraganera begiratzeak nolabaiteko egonezina sortzen du, baina aldi berean askatzailea ere bada eta egin beharreko ariketa, are gehiago telebista publikoa izanik”.
Eta antzokiko ikuslegoak ikusi zituen adibideak ildo horretatik zoazten. Batetik Batallón Gernika, euskaldunak II. Mundu Gerran Europako liberazioan izan zuten paperari buruzko dokumentala, eta bestetik Txiki, Otaegi eta beste bost militanteen fusilamenduei buruzko erreportajea; hain zuzen ere, irailaren 27an fusilatze haien 40 urte betetzen direla-eta.
Datorren asteazkenetik aurrera ETBk emitituko duen fikzio telesaila aurkeztu zuten ondoren. 50eko hamarkadan kokatutako istorioa kontatzen digu Aitaren Etxea Pausoka ekoiztetxearen proiektuak. Unerik hunkigarriena orduan iritsi zen, oholtza gainean aktore taldeak kontatu zuenean Aitor Mazo proiektu hartan partehartzekoa zela baina, tamalez, bidean geratu zela. Aitor azoren oroimenari eskaini zioten atzoko gala eta telesailaren lehen atalaren proiekzioa.
N.A.