"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Gehienok musikari eta konposatzaile esperimental bezala ezagutzen badugu ere, Laurie Anderson alor artistiko anitzetan aspaldian saiatua da. Orain, 1986an “Home of the Brave” kontzertuaren dokumentala zuzendu zuenez geroztik filmatuduen lehen luzearekin dator, Venezian arrakastaz estreinatu ondoren.
Bere bizitzako oroitzapenei begiratu sentikor eta aldi berean umoretsu bat ematen dien bitartean, Andersonen beraren off-ezko ahotsaren bitartez, bere burmuinetik ateratakoabentura irudimentsu baterantz bidaiatuko du, eta guk berarekin.
Saiakera film oso pertsonala, maitasunaz, heriotzaz eta lengoiaiaz mintzo da, denboraz eta nortasunaz. Tira, eta bere zakurraz, hain maitea zuen Lolabelle arratoi-terrier bizkorraz.
Andersonek berak sortutako musika entzuten dugun bitartean, eta haren off-ezko ahots argi, lasai eta ederra, egungo bideozko irudi berriak erakusten ditu, 8 mm.tako zeluloidezko irudi zaharrak, eta tartean, teknika ezberdinez egindako animazio asko.
Lou Reed senarra zenak eta, besteak beste, Zinemaldiko aspaldiko lagun Julian Schnabel artistak agerraldi labur bat egiten dute.
ANE MUÑOZ